XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herri-hizkuntza poetikoz baliaturik ematen ditu gaien xehetasunak.

Herri-sinbolismoari buruz honela dio: Euskaldun bertsolariek nahiago izan dute erran bakarrik anderez pollitak, ederrak, xarmangarriak.....

c) J. Haritschelhar Izen sinbolikoak aztertze aldetik.

Chahoren eta Peillenen bide bera darama baigorriarrak.

Emakumearen sinboloak jakinak dira: urzapala, izarra, lorea, usoa edota mendi-usoa.

Haritschelharrek, ordea, gaia aberastasun handiz erabiltzen du, eta, batez ere, berak ondoen agertzen digu sinbolo horiek duten balio zehatza.

Luzeegia litzateke Etxahuni buruzko liburuan ikertzen diren xehetasun ugariak hemen eskaintzea.

Oinarri onak dituen lana da.

Erdal literaturetako exenpluak ba dakartza ere, euskal ereduak aipatzen dira gehienik.

Ikus daitezke sinbolo bakoitzaren ñabardura nagusienak, maitasun-zoramenaren eta eskarmentuaren mila eratako alderdiak, irudiaren alderdi jakinei atxikiak.

Laguntza ona euskal irudiera estetikoaren konnotapenak jaso nahi dituztenentzat.

6. AZKENA Euskal erromantzeen atariko lan honek helburu hau bete nahi zuen: nolerebait euskal erromantzeen aurkezpen bat izan.

Horretarako, lehendik osaturik zeuden lan eskergarri askoren ekarria onartu beharra zegoen ezbairik gabe.

Gero, idazlan hauetatik abiatuz, sailkapen-lana zen zertxobaiten aurrerabidea eskatzen zuena.

Bestalde, harrotu beharrak zeuden, baita ere, euskal erromatzeen zenbait arazo eta zenbait alderdi, textuaren eta giro sozialaren ingurukoak, besteak beste.

Eta azkenik, ezin zitezkeen aipatu gabe utzi, gaiak berarizkoak dituenez, literaturazko beste zenbait saihets: erromantzeen estiloa, neurkera eta irudiera.

Euskal literaturan erromantzeen presentzia gehiago nabarmentzen ez den arte ikerkuntzan eta kreakuntzan nabarmendu ere, hankamotz edo besamotz dateke gure hitzezko artegintza, bai herri mailan, bai literatura idatziaren mailan.